2016-10-27

AZALPEN TESTUA

BOLEIBOLA

Boleibola bi taldez osatutako kirola da. Kirol hau udan asko praktikatzen da, hondartzan, eta oso dibertigarria da. Mundu osoan ospetsua da.

Willian G. Morganek asmatu zuen boleibola, 1895ean, eta lehenengotan mitonette deitzen zen kirol hau.
Kirol honen jolas-lekua boleibol kantxa da. Talde bakoitzak 9 metroko zelaia du eta sarea dagoen lekua 3 metrokoa da. Kantxaren kanpoko partea 3,5 metrokoa da.
Kirol honetara jokatzeko, praka laburrak, manga laburra edo tiranteak dituen kamiseta, kirola egiteko zapatilak, galtzerdiak eta belaunetakoak jantzi behar dituzu.
Boleibolean aritzeko beharrezkoak dira bi materiak hauek: boleibolera jolasteko eta kantxan jartzeko sarea.
Bi motatako boleibola daude: hondartzako boleibola eta kantxa batean jolasten den boleibola. Udan oso famatua da hondartzako boleibola.
Teknika ospetsuenak, baloiari kolpeak zutik edo saltoan egitea dira.
Arauak hauek dira: talde bakoitza 6 jokalariz osatuta dago, hiru defentsore eta hiru erasotzaile. Talde bakoitzak kolore desberdinetako trajea du eta talde bakoitzeko liberiak bere taldearen kamiseta desberdina du.Jokoa hastean, pilota sarearen gainetik pasatu behar da gorputzeko edozein atalez emanda (eskumuturra edo besoarekin, bereziki) eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du. Talde bakoitzak gehienez hiru aldiz sarearen gainetik itzuli behar du pilota eta jokalari bakoitzak ezin du bi biderrez jarraian pilota ukitu. 25 puntu egiten dituen lehen taldeak irabazten du.
Boleibola kirol dibertigarria da, bi taldez osoturik dagoelako. Kirola egin nahi baduzu eta behar dituzun materialak badituzu, kirol hau aproposa da, eta oso ezaguna! 



Resultado de imagen de voleibol

Resultado de imagen de voleibol









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina