2016-10-29
AZALPEN TESTUA
ESKIA
Eskia elurraren gainean praktikatzen den kirola da. Halaber, badago ur gainean egiten duten beste mota desberdin bat "eski nautikoa" edo "uretakoa" izena duena.
Eskiatzeko estazioetan eskiatu behar da. Mendikate edo mendilerroetan kokatuta daude eski estazioak. Pirinio eta Alpeak ohiko lekuak dira Europa mailan. Euskal Herrian, eski nordikoaren pistak hauek dira: Nafarroan; Alboldi-zarautzu (Zaraitzun) eta Lara Belagua (Erronkari) eta Zuberoan; Irati (Orhi) eta Izarbe (Santa Garazin).
K.a, Radoy uhartean (Norvegia), Historiaurreko gizaki batek ehiztari baten irudia grabatu zuen harri gainean. Irudiko ehiztariak larruz estalitako ohol makur bana du oinetan. Oslon Holmenkolleneko Eskiaren museoan gorde dituzten zenbait piezak erakusten dutenez, antzinako eski haiek hiru metrotik gorako luzera zuten.
Eskiatzeko materialen artean, hauek dira behar direnak: Eskiko zutoinak (makilak), eski botak, eskiak, kasko bat, eguzkirako betaurrekoak, eskularruak... Eta eskirako gomendutako arropa; Zama bikoitzeko kamiseta, eski prakak edo eskiatzeko petoa, peto bat eramaten baduzu kamiseta lodi bat jarri hotzik ez pasatzeko.
Eskiatzeko arau batzuk kontuan hartu behar dituzu;
- Kontuz ibili behar duzu abiadurarrekin, hau da, ez joatea oso arin zu eta ingurukoak minik har ez dadin.
- Goitik bajatzen bazara kontuz bajatu behar duzu, behetik
dauden jendearekin topo ez egiteko.
- Eskiatzen ari bazara eta norbaiti aurrerantzen badiozu eskiatzen ari den beste pertsonei lekua utzi behar zaio, behar dituen mugimenduak egiteko.
Elurra gustatzen bazaizue eta azalpen hauek jarraitzen badituzue, eskiatzeko prest zaudete. Baina batez ere, arauak kontuan hartu, ze arropa eraman behar den eta materialen artean zeintzuk behar diren kontuan hartuta.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina