NIRE DORDOKA
DONATELLA
Nire dortokak Donatella Filomena izena du ninja dortoketako morea Donatello deitzen delako. Neska da eta 12 urte ditu, baina handia da. Uretako dortoka da eta uretan eta kalean bizi daiteke. Lepoa oso luzea du, horia eta beltza. Bere begiak txikiak eta ikatza bezain beltzak ditu. Azala oso leuna du. Bere sudurra ia ez da ikusten. Hankak laburrak ditu baina txakur bat bezalako atzazal zorrotzak dauzka. Azpian, sabelean, oskol bat bezala du horia eta puntu beltzekin. Sorbaldan, grisa kolore antzerako duen eta harria bezain gogorra den oskol bat du, forma bitxi batzuekin. Oso leuna du ere bere gorputza bezalaxe. Buztana oso txikia eta zorrotza du. Lotsatia da, ukitzera zoazenean konfiantza hartu arte burua barrurantz sartzen du, baina jaterakoan ez dauka beldurrik dena jaten duelako. York urdaiazpikoa eta arraina da gehien gustatzen zaiona.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina