2016-06-06

Bakio

                                        BAKIO
Bakio, Bizkaian kokaturik dago, Mungialdean Uribe-kostatik gertu. Mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe herriak daude eta ekialdean Bermeo du.

2.015ean, 2.584 biztanle zituen gutxi gora-behera eta beren alkatea Amets Jauregizar Baraizarra da,
Leku zoragarria da surf egiteko olatu handiak daudelako.

Bakion, San Pelaio ermita, Gaztelugatxe eta Bakioko hondartza ikustea zoragarria da leku ikusgarriak direlako.

                                 GAZTELUGATXE

Gaztelugatxera iristeko, zubi batetik igaro behar da. Han baseliza bat dago eta oso-oso ederra da. Hara igotzeko 231 eskailera igo behar dira eta ailegatzean kanpaia hiru aldiz jo behar duzu eta desio bat eskatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina