NEGU (TXAKURRA)
Negu nire amamaren txakurra da, Fox Terrier arrazakoa. Negu, arra da, txikia tamainaz eta ile asko du, kizkurra.
Aurpegian, ez du ile askorik baina bekain handiak ditu. Bere musturra, luzea eta laukia da. Begiak, marroiak ditu eta buruko ilea ere. Belarriak, txikiak eta beherantza ditu.
Gorputza, luzea eta zuri-beltza du. Hankak, laburrak eta zuri-marroiak ditu. Buztana, laburra eta beltza du, baina punta, zuria.
Izaeraz, alaia da eta asko gustatzen zaio jolastea. Negu, ez du zaunkarik egiten. Baina beti joan behar da lotuta, bestela, eskapatzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina