Mercedes Gens
Mercedes Gens, nire izeba zaharra, 1925ko abuztuaren 5ean jaio zen Leroñon, Galiziako herrixka batean. Familia humil batean bizi izan da lau neba-arrebekin batera. Haietako bat Gerra Zibilean hil zen , baina berak bizirik iraun zuen, eta gaur egun, bera da bizirik jarraitzen duen bakarra.
1952an ezkondu zen Isidoro Castelorekin 27 urte zituenean. Familiaren egoera ekonomia txarra zuenez Euskal Herrira alde egitea erabaki zuten. Hasieran, Euskal Herriko bizitza ez zitzaien erraza egin eta beste pertsona batzuekin pisua partekatu behar izan zuten. Orduan, Mercedes gaixotu egin zen. Gaixotasunetik sendatu ondoren, bere senarrak lan ona aurkitu zuen eta etxe propioa erosi zuten.
Mercedesek alaba bat euki zuen baina, zoritzarrez hiru hilabeterekin hil zen. 40 urte zituenean bere senarra hil zen eta lan bat topatzea erabaki zuen. Orduan, eskola batean garbitzaile bezala lan egiten hasi zen.
Gaur egun bakarrik bizi da eta osasun ona du. Galizian familia izan arren ez dago prest Bilbotik alde egiteko. Izan ere, bertako bizitza eta bere auzokoak maite ditu eta oso pozik bizi da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina